Anonimoak



Eta hegoak zabalduko banitu?
Ausartuko nintzateke mendiak zeharkatzera?
Lainoak zeharkatu al diren hormak al diren ikusiko nuke?
Gaur beste nonbait ere eguzkia irten den ikusi ahalko nuke?


_________


Bide estuenetatik ibiltzen daki, eta ibiliz ereiten du lurra
eguzkiak eman dizkio oraindik ez duen adinaren itxura
iraganeko bizkarraldea, etorkizunerako lanean
globalizazioa urrun, krisialdi zuria arrotz
eguneroko bide luzea, elkarren artean arinduz.
Emakume askeak malda gora, amalurraren esklabu.


________

zapi guzti hoien azpian
takoi guzti hoien gainean
makillaje guzti horren atzean
burka hoien barruan
ileapaindegiko lakaren erdian


iraultza bat prestatzen ari da
kateetatik askatuko gara
ekialde eta mendebalde
milaka emakume nire hankartetik goraka datoz
ez dugu barkatzen
itxaron eiguzue
legioa gara


_________



Behatuak izaten ari garela jakingo bagenu, askotan ez genuke berdin jokatuko. Beldur gara behatzaileak errealitatea okertuta edo nahasia ikusten duen. Edo den modukoa atzematen duen. Nolakoak garen erakustea gehiegi erakustea da.
 


_________


 Gaur gauean hiriko argi guztiak itzaliko ditut. Horrela askoz hobeto deskantsatuko dugu. Nekagarria da, eguzkiaren handitasuna ezin da hain erraz ordezkatu.


_________




in questo strano mondo....

__________


  

existitzen naiz eta ez naiz existitzen,
aurpegirik badudan galdetzen diot nire buruari
gurutzatzen ditudan hiritarrek aurpegirik al dute?
gaur ez naiz ohartu
zenbaitetan gotorleku, besteetan kaiola, anonimatoa

anonimoa naiz, hirian


_________


Ilun gelditzen zaigu askotan, guretzat baliotsuena dena
Bizitzaren oihal artean galduta, taupadaka ari den bakarra ezkutatzen zaigu


___________


Teseoren paradoxak dioen bezala, inork ezin du erreka berdina bi aldiz zeharkatu, etengabe aldatzen ari baita. Haurtzaroa bezala, eta gainerako aro guztiak. Etengabe aldatzen gara, inoiz ezin gara berdina izatera itzuli. Baina ba al dago errekarengan iraukorra den zerbait? Eta zugan?


___________


Kezkatuta gaude. Lehman Brothers erori da. Krisialdi finantzieroa dator, irentsiko gaituen munstro zaratatsu baten antzera. Garai beltza, denoi eragingo diguna. Beldurra, kezka, paralisia. Herrialdeak bata bestearen atzetik eroriko dira........eta neri zer?!?


_____________


Oinak bustita ditut.              Ba kendu zapatak
Baina hemen hotz dago.                  Ba etorri nire etxera 
Baina nirea baino urrunago dago.                            Ba goazen zurera  
             Baina goizegi da.                 Ba bilatuko dugu zereginen
                                                                                           bat bitartean     
        
Edozerentzat  erantzuna duzu.                 Eta zuk edozerentzat aitzakia 



 ____________




Haurtzaroa poesia bilakatzen da,
artistaren begiradak bere edertasuna islatzen duenean.
Inoiz haurra izan ez balitz bezala,
baina ezinezkoa haren arrastoak ez gelditzea islatuta.