Iraganaren lekuko


Denborak ingurua nola aldatu duen ikusi gabe jadanik ahaztu dugu elkarren aurka jarri gintuzten arrazoiak. Baina ez dugu ahaztu elkarren kontra gaudenik, bizirik mantentzen gaituen arrazoi bakarra hori balitz bezala. 

_____________


Bapatean izan bada ez naiz ohartu. Edo pixkanaka galdu al dira hilezkorrak ziruditen promesak? Eguzkia egunero ikusi dut ateratzen, baina nigandik atera dena ezin izan dut ikusi.

_____________


Hainbeste aldiz zabaldutako ilusioak, xamurtasun momentuak, ametsak, une epelak… Ez naute oroitzapenek suntsitzen, usaindu gabeko goizak, ikusi gabeko koloreak, entzun gabeko barreak, jaso gabeko besarkadak dira pixkanaka amildegirantz naramatenak

____________



Laboaren galdera buruan: Txinako Harresia bukatu zen iluntzean: nora jo zuten harginek?

_____________
 

Noizbait itxoiteko esan bazenit, zure ahoak itzuliko zinela xuxurlatu izan banindu edo inoiz entzun izango banitu beharrezkoak nituen promesa hilezkorrak itxoiten jarraitzeko motiboak izango nituzke. Horrelakorik ez dut izan, baina ezin dut itxoiten jarraitu besterik egin. 

_____________


Lasterregi dator egunsentia, lasterregi egunero bezala. Badakidalako gehiago ez dudala ikusiko zein ederra zaren esnatzen zarenean.

_______________


Hareak zerumugan egiten dituen irudiak ikusi al ditudan bitartean heriotzaren axolagabekeriak ez nau irentsiko.
 
_______________
 

Orduan zure presentziak larri eta itota sentiarazten ninduen antzera, gaur zu gabeko betierak sentiarazten nau larri eta itota.
 
  ___________


Koloreak gorputzetan islatzen dituzten artistak, bizitzaz bete nahi izan dutena apur bat gehiago itzaltzea lortu dutela jakin izango balute, saiatuko ziren berriz ere egiten?

___________


Santuario ilun bat bailitzan, hautsaren azpian guztia desagertzen joan den bitartean, arnasa gero eta ahulago nabari da. Baina arnasa azken finean, izan denak mantentzen du bizirik.

______________


Betirako maiteko ninduzula esan zenidan, elkarrekin zahartuko ginela. Baina besarkada hura izan zen betirako iraungo zuena, besterik ez.
 
_____________


Gau eta egun begia zabalik, denborak zure inguruan marrazten dituen zirkuluak dira
behin eta berriz errutina agonikoa.


___________




Izan nintzenak erretzen nau. Haizeak eta euriak buzti, apurtu, suntsi nazala. Iraganera behin eta berriz itzuliz ezin baitaiteke bizi.